Peña II-Martija bikoteak balio handiko puntua lortu du CaixaBank Masters txapelketako lehenengo jardunaldiko azken partidan

Peña II-k eta Martijak landutako garaipena lortu dute CaixaBank Masterseko bikote faboritoetako baten aurka. Olaizola II-Zabaleta atzetik joan dira une oro, eta 20. tantoan berdintzea lortu duten arren, urdinek garaipena erdietsi dute Irungo Uranzu pilotalekuan, lehen jardunaldiko azken partidan. 

Garaipen honekin, Peña II-Martijak oso ondo hasi dute txapelketa baina ez dute erlaxatzeko denbora asko izango. Izan ere, datorren larunbatean jarraipena izango du lehiaketak beste bi partidarekin. Elezkano II-Aretxabaleta eta Altuna III-Imaz norgehiagoka jokatuko da arratsaldean Iruñeko Labriten. Eta ordu batzuk geroago, Zaldibarko Olazar pilotalekuak Urrutikoetxea-Irribarria eta Peña II-Martija bikoteen arteko partida hartuko du. 

Pilotariak bezala, Masters CaixaBank txapelketa erritmoa hartzen ari da eta ikusleak animatzen ari direla dirudi, pilotalekuetan gozatu ezin izan duten itxaronaldi luze baten ostean.
Bigarren jardunaldia igandean amaituko da Labriten jokatuko den beste partida batekin. Olaizola II-Zabaleta eta Artola-Rezusta bikoteak izango dira han nor baino nor. 

2020/07/02

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store