Pelota Pro Ligaren akordio berriak

Pelota Pro Ligak erabaki berriak hartu ditu

Pelota Pro Ligak (lehen EPEL), berau osatzen duten enpresetan izandako azken aldaketen ondoren (Bainet Taldea Baiko Taldetik bereiztu da bere partizipazioak transmitituz eta Aspe Pilotako partizipazio gehienak eskuratu ditu), hainbat akordio hartu ditu: 

Pilota profesionalaren etorkizunaren aldeko apustu sendoa berresten du, bere nortasun-ezaugarriak zainduz eta bere tradizio aberatsean oinarrituz.

Pilotaren sustapenarekin duen konpromiso soziala erakusten du eta horretarako Pelota Pro Ligaren laguntza ekonomikoa jasoko duen Fundazio bat sortu du pilotari gazteen formakuntzari eta afizionatu mailako kluben jarduerari laguntzeko. Gure kirola sustatzeko ere balioko du, pilotarako interesgarriak diren gizarte-ekimenak abian jarriz eta babestuz.

Pilotaren esparru geografikoa zabaltzeko eta lurralde berrietan bere presentzia zabaltzeko bokazioa azaldu nahi du, baita gaur egun pilotaren presentzia ahuldu den horietan bere jarduera indartzea ere.

Azkenik, zaleen interesa handitzeko asmoz, egungoa hobetuko duen lehiaketa sistema berri batean ari da lanean. Taldekako lehiaketa batean oinarrituta egongo da, eta horrek pilotari profesional gehiago izatea ekarriko du. 

Pelota Pro Ligaren akordio berriak

2026/01/19

Azken albisteak

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store