PATXI RUIZEK “EGUNGO ESKUZ BANAKAKOA LAU T´ERDIKO JOKATZEAREN ANTZA HARTZEN ARI DA”

Labrit pilotalekua datorren igandean Patxi Ruizek eta Bengoetxea VI.ak elkarren aurka jokatuko duten Eskuz Banakako finalaurdenetako partidurako pilota aukeraketa eskenatokia izan da eguerdiz.
Bereizketa bukatu orduko asegarce.com berariekin harremanetan jarri da eta hau da erran digutena.

-Patxi Ruizek:
“Ezker eskuan izan dudan mina dela eta ez ditut nahi beste entrenamendurik egin baina azken bietan gustura eta txispaz aurkitu dut nire burua.
Errandonea, Beloki eta tankera horretako pilotarien aurka jokatu dut eskuz banaka eta gaurko erarekin alderatuta zeharo ezberdina da. Lau t´erdikoaren antza hartzen ari da airez asko jokatzen delako. Aurrelariek abantaia dute baina ni egokitu naiz dagoeneko”.

-Bengoetxea VI.ak:
“Niretzat Patxi laguna dut, elkarren aurkako partidu bukatu ondoren afaltzera bat eginda joan gaitezke baina datorren igandean Labriteko kantxan egoera erabat aldatuko da, txapelketan aurrera joan nahi dugulako aurkariak izango gara.
Ondo ikusten dut, ederto prestatuta eta kolpez. Espero dut joan den igandean Eibarren Aritz Lasaren aurkako partiduaren joko berdina egitea”.

Patxi Ruiz: 105, 104, 4 g.
Bengoetxea VI.a: 104,9, 104,6 g.

Zallan ere bai

Peñagarikanok eta Ibai Zabalak bat egin dute Zallako Mimetiz pilotalekuan datorren igandean jokatuko duten Eskuz Banakako Promoziozko txapelketako partidurako pilotak aukeratzeko.
Azpeitiako pilotariak 105,5 eta 104,7 gramoko pilotak hartu ditu eta Ibaik berriz 105,1 eta 104,6 koak.

2019/03/22

Azken albisteak

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store