Patxi Ruizek datorren igandean Donostian izango den finalerdirako pilotak aukeratu ditu giro onean bere aurkariarekin batera . Lizarrakoa pozik da egindako txapelketaz eta hurrengo erronkaren aurrean zelan dagoen galdetuta zera erantzun du “Nire jokua egitera irtengo naiz eta bera deseroso izatea lortzen ahaleginduko naiz. Irujok errekurtso asko ditu; bostean jartzen da eta gainetik pasatzeko zaila izaten da baina neuk ere nire armak dauzkat eta denak erabiliko ditut”.
Aukeraketa inolako arazorik gabe gauzatu da eta bi pilotariak pozik irten dira Atano III.a pilotalekutik. Irujok 103,9 eta 104,9 gramotako larru bueltako pilotak hartu ditu. Patxik berriz 105,4 eta 104,9 gramotako bolak bereiztu ditu. Loteak antzekoak dira, Irujorenak frontisetik irteera apur bat gehiago duten arren eta Patxirenak azpitik piska bat azkarrago joan ere egin duten. 150 pertsona inguru bildu dira Atanon aukeraketa bertan ikusteko.
2019/03/22
2025/12/20
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025/12/14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025/12/13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA