PATXI RUIZ: “IGANDEAN ARROZA ETA XERRA BESTERIK EZ NUEN JAN”

Biharamuna ezin ederragorik euki du Patxi Ruiz Asegarceko pilotariak astelehen honetan. Atzo udako torneorik garrantzitsuena irabazi zuen Bengoetxea VI.arekin batera Logroñoko Adarraga pilotalekuan partida itzel bat eginez. Prentsan denetariko laudorioak itsasi dizkiote Lizarrako mutilari torneoko pilotaririk onena izendatu ondoren.

Asegarce.com-ekin hizketan egon da Patxi eta hauxe da kontatu diguna: “Gogoekin nenbilen San Mateon, torneo irabazteko irrikitan nengoen eta gainera ondo sentitzen nuen nire burua. Badakizu, ondo zaudenean konzentratuta ateratzen zara kantxara eta partidua askoz ere hobeago ikusten duzu, hots, zuloak estali, lagunaren keinuei erne egon eta pilotari ondo jartzen zara. Horri, beti pilota ondo astintzen duzula gehitzen badiozu, ba partida ezin hobea ateratzen zaizu.
Lau eta erdiko txapelketa prestatzen nabil eta pesa batzu egiten egon naiz, gimnasoan saioak …. Egia esateko primeran harrapatu nau San Mateoko torneoak eta lehiaketa borobila atera zaigu Oinatz eta bioi”.

Zer jan edota ezer berezirik egin ote zuen galdetuta zera baieztatzen digu Patxik ” Ordu bat eta erdian, nire amak prestatu zidan arroza oilaskoarekin, xerra bat eta yogurt bat jan nuen. Laurak aldera frontoira helduta platano bat jan nuen behar adina glukosa hartzeko”.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

2025/12/08

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

Jaka-Iztuetak bigarren puntua eskuratu dute Tolosan Artola-Imazi 22-8 irabazita. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

2025/12/07

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak garaipena lortu dute Donostian Laso-Albisuri 22-20 irabazita. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Zabala-Martijak garaipena lortu dute Bartzelonan

2025/12/06

Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

2025/12/06

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena lortu dute P.Etxeberria-Rezustari 22-14 irabazita. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store