PATXI RUIZ: “EZ NUKE INONGO ARAZORIK BERE MATERIALA ERABILTZEKO”

“Patxi Ruizek eta Barriolak bat egin dute eguerdian Eibarko Astelena pilotalekuan igandeko finalaurrekoan erabiliko dituzten pilotak hautatzeko.
Piloteei buruz Barriolarenak frontistetik ondo ateratzen dira lurretik gutxiago ordea .
Patxirenak alderantziz, frontisetik irteera motelagoa eta lurretik ederto ibiltzen direnetakoak.
Biak prentsaurrean agertu dira eta hauek dira beren adierazpenak:

-Barriola
“Gustora geratu naiz pilotekin. Bakoitzak bereak dauzka.
Biok sakatzaile onak gara baita tantuak bukatzeko ere.
Gehien dominatzen duenak eta opari gutxiago egiten duenak partida irabaziko du.
Azkenaldiotan egin dudan kirol ibilbidearekin pozik nago; 2007ko lau eta erdiko eta eskuz banakako finaletara iritsi naiz eta 2008an binakako finalaurrekoetan sartu izan naiz”.

Ilusioz

-Patxi Ruiz
Materiala erberdina da erabat. Berarena mugitzeko zailagoa da eta nerea aldiz maneiatzeko errazagoa. Hala eta guztiz ere ez nuke inolako arazorik beren pilotak erabiltzeko.
Ilusioz eta fisikoki ondo nago, hori bai, partidu gutxi jokatuta eskua zaintzeagatik.
2003an jokatu genuen eta 22-14 irabazi nion baina horrek ez du ezertarako balio.
Barriola atzelari bikaina da eta kantxan dena ematen duenetarikoa”.

Barriola: 103,8-103,5 g.
Patxi Ruiz: 103,8 -104,8 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store