Panpi Ladutxen heriotzak pilota mundua astindu du

Panpi Ladutxen heriotza goiztiarrak pilota mundua astindu du gaur ertzetik ertzera.

Azkaindarrak 1981eko ekainaren 25ean egin zuen debuta Haron, eta 1994ko abuztuaren 8an, Bilboko Deportivo frontoian jokatu zuen bere azken partida pilotari profesional bezala.

Bere kirol ibilbidean Binakako txapelketa bi irabazi zituen (1986 eta 1988), biak Tolosarekin.

Lortutako kirol emaitzek eta bere izaera alaiak pilotazaleen maitasun keinu ugari eragin dituzte egunean zehar.

Goian bego Panpi

Panpi Ladutxen heriotzak pilota mundua astindu du

2021/12/01

Panpi Ladutxen heriotza goiztiarrak pilota mundua astindu du gaur ertzetik ertzera.

Azkaindarrak 1981eko ekainaren 25ean egin zuen debuta Haron, eta 1994ko abuztuaren 8an, Bilboko Deportivo frontoian jokatu zuen bere azken partida pilotari profesional bezala.

Bere kirol ibilbidean Binakako txapelketa bi irabazi zituen (1986 eta 1988), biak Tolosarekin.

Lortutako kirol emaitzek eta bere izaera alaiak pilotazaleen maitasun keinu ugari eragin dituzte egunean zehar.

Goian bego Panpi


Azken albisteak

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2025/07/12

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-17 irabazi diete Artola-Iztuetari, eta asteleheneko finalean izango dira. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte De la Fuente-Gabirondo, eta finalerako sailkatu dira.

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

2025/07/12

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

Urrutikoetxea-Albisuk 22-5 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka eta San Fermin Torneotik at geratu dira. Lehen partidan, Jaka-Ugartemendiak 22-20 gainditu dituzte Zubizarreta III-Aranguren, eta Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store