OTXANDORENA BIKAINA OLAIZOLA II.AREKIN BATERA, SANFERMINETAN ERREGE

Olaizola II.a eta Otxandorena 2004ko Sanferminetako txapeldun berriak ditugu gainezka zegoen Iruñako Labrit pilotalekuan Aspeko Gonzalez eta Lasa III.a bikotea 22-14 mende hartu ostean.

Iñaki Otxandorena torneoko pilotaririk onena izan da zalantzarik gabe. Mugairikoaren joku maila apartak Olaizola II.aren erakustaldia eduki du lagun eta honela zaila da heurei garaitzea.

Finalaren gakoa Otxandorenak atzekaldean gauzatu duen nagusitasuna izan da Lasa III.a ia erabat menperatu eta Gonzalezen eraso jokua moteldu duena.

Gainera nafarra kantxako bazter guztietan izan da eta denbora gehiena Lasa III.ari bizkarra erakutsi dio.

Olaizola II.ak oso partidu ona burutu du bere gunean izan diren pilota guztiak harrapatu eta tantu bihurtuz. Guztira 16 tantu egin ditu jokuan.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

2025/07/04

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

Peña II.ak 22-15 irabazi dio Artolari, eta Zabalak 22-13 gainditu du P.Etxeberria Donostian. Astelehenean aurrez aurre izango dira Nafarroa Arenako finalean.

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store