Ostiralean Pilota Eguna ospatuko dute Ogeta pilotalekuan

Gasteizko Ogeta frontoiak 19:00etan irekiko ditu ateak ostiral honetan, Pilota Egunaren edizio berri bat hartzeko.

Ekitaldia, Dj Canynek girotuta, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta 20:30ak arte gazteek pilotari profesionalekin jokatu ahal izango dute frontoian, besteak beste Lasorekin eta Altuna III.arekin. Pilotan jokatzeaz gain, klubek taldeko argazkiak atera ahal izango dituzte eta zozketa interesgarriak egongo dira jaialdian zehar.

Pilotari profesionalen arteko partidak 21:00etan hasiko dira. Eta lehenengo norgehiagokan, Urrutikoetxea-Eskuza vs Larrazabal-Aranguren, bi arabar izango dira protagonista.

Lehen norgehiagokaren ondoren, Ezkurdia-Dario izango dira aurrez aurre Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

14 urte edo gutxiagoko pilotazaleek doako sarrerarekin sartu ahal izango dira ostiraleko Pilota Egunean, eta entradasfronton atarian prezio bereziak aurkitu ahal izango dira deskontu-kodeekin.

2023/04/18

Azken albisteak

Pelota Pro Ligaren akordio berriak

2026/01/19

Pelota Pro Ligaren akordio berriak

Pelota Pro Ligak erabaki berriak hartu ditu

Elordi-Zabaletak bigarren postuari heldu diote sailkapen ligan

2026/01/18

Elordi-Zabaletak bigarren postuari heldu diote sailkapen ligan

Elordi-Zabaletak 22-19 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Mungian eta seigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Laso-Albisuk eta Jaka-Iztuetak puntu berri bat eskuratu dute Binakako Txapelketan

2026/01/17

Laso-Albisuk 22-19 irabazi diete Larrazabal-Mariezkurrena II.ari Lizarran, eta Jaka-Iztuetak 22-15 gainditu dituzte Peña II-Imaz Markina-Xemeinen. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute Lizarran, eta Dario-Lozak Buñuelen.

Zabala-Martijak bosgarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan

2026/01/17

Zabala-Martijak bosgarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan

Zabala-Martijak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Ezkurdia hamargarren jardunaldiaren hasieran.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store