Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2024 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Donostian, Iruñean, Tolosan eta Zumaian. Buruz Buruko Txapelketako finala ekainaren 2an jokatuko da Bilbon, Bizkaia Frontoian. Eta Serie B Txapelketa Iruñeko Labriten, bukatuko da maiatzaren 25ean.

Ekoetxea Urdaibai, 2024ko apirilaren 3a

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira ekainaren 2ko finalean txapela janzten. Ekoetxea Urdaibain egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

CaixaBankek esku pilotako egutegiko txapelketarik garrantzitsuenaren, Buruz Buruko Txapelketaren, babesle nagusia izaten jarraituko du beste urte batez.

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Ostiralean Urrutikoetxeak eta Zabalak estreinatuko dute lehiaketa Donostian; larunbatean Lasok eta Bakaikoak jokatuko dute elkarren aurka Iruñean; eta igandean Artola eta Peña II Tolosan izango dira aurrez aurre, eta Zabaleta eta Jaka Zumaian. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Elordi, Altuna III, Dario eta Ezkurdia.

Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Baikok eta Aspek Serie B Txapelketako txapela janzteko hautagaiak ere aurkeztu dituzte gaur goizean Urdaibai Ekoetxean. Agirre, Alberdi II, Aldabe, Egiguren V, Eskiroz, Eskuza, Exposito, Larrazabal, Mata, Salaberria, Senar eta Zubizarreta III. Guztiak Bakaikoari erreleboa ematen saiatuko dira, iazko txapelduna izan zena eta aurten Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duena.

Sarrerak eskuragarri

Txapelketa bietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

2024/04/03

  • Artola, Altuna III, Bakaikoa, Dario, Elordi, Ezkurdia, Jaka, Laso, Peña II, Urrutikoetxea, Zabala eta Zabaleta Buruz Buruko txapela janzten saiatuko dira.
  • Buruz Buruko Serie B Txapelketan Agirre, Alberdi II, Aldabe, Egiguren V, Eskiroz, Eskuza, Exposito, Larrazabal, Mata, Salaberria, Senar eta Zubizarreta III izango dira protagonistak.
  • Bi lehiaketak final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dira, ondoren final-laurdenetako liga jokatuko dute, eta ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.
  • CaixaBankek Buruz Buruko Txapelketako babesle nagusia izaten jarraituko du.

Ekoetxea Urdaibai, 2024ko apirilaren 3a

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira ekainaren 2ko finalean txapela janzten. Ekoetxea Urdaibain egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

CaixaBankek esku pilotako egutegiko txapelketarik garrantzitsuenaren, Buruz Buruko Txapelketaren, babesle nagusia izaten jarraituko du beste urte batez.

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Ostiralean Urrutikoetxeak eta Zabalak estreinatuko dute lehiaketa Donostian; larunbatean Lasok eta Bakaikoak jokatuko dute elkarren aurka Iruñean; eta igandean Artola eta Peña II Tolosan izango dira aurrez aurre, eta Zabaleta eta Jaka Zumaian. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Elordi, Altuna III, Dario eta Ezkurdia.

Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Baikok eta Aspek Serie B Txapelketako txapela janzteko hautagaiak ere aurkeztu dituzte gaur goizean Urdaibai Ekoetxean. Agirre, Alberdi II, Aldabe, Egiguren V, Eskiroz, Eskuza, Exposito, Larrazabal, Mata, Salaberria, Senar eta Zubizarreta III. Guztiak Bakaikoari erreleboa ematen saiatuko dira, iazko txapelduna izan zena eta aurten Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duena.

Sarrerak eskuragarri

Txapelketa bietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke jadanik.

Azken albisteak

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store