Ostiralean hasiko da Buruz Buruko EPEL 2022 Txapelketa

• Txapelketa asteburu honetan hasi eta maiatzaren 29an amaituko da Iruñeako Nafarroa Arenako finalarekin
• Laso, Altuna III, Artola, Rezusta, Urrutikoetxea, Zabaleta, Agirre, Ezkurdia, Jaka, Irribarria, Peña II eta Dario txapela irabazten saiatuko dira
• Lehiaketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da, ondoren final-laurdenetako liga jokatuko dute. Finalerdien ondoren, Nafarroa Arenan erabakiko da finala
• CaixaBankek Buruz Buruko Txapelketaren babesle nagusia izaten jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan

Hernani, 2022ko apirilaren 11a

Buruz Buruko Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira maiatzaren 29ko finalean txapela janzten. Chillida Lekun egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

CaixaBankek esku pilotako egutegiko txapelketarik garrantzitsuenaren, Buruz Buruko Txapelketaren, babesle nagusia izaten jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan.

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketak. Ostiralean Urrutikoetxeak eta Dariok estreinatuko dute lehiaketa Bastidan; larunbatean Lasok eta Peña II.ak jokatuko dute elkarren aurka Lekeition; igandean Ezkurdia eta Agirre izango dira aurrez aurre Tolosan edo Zarautzen; eta astelehenean, Eibarren, Jaka eta Irribarria saiatuko dira lehiaketan aurrera egiten.

Beste lau ordezkariek final-laurdenetako ligan ekingo diote Txapelketari.

Aurreneko jardunaldiko jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2022/04/11

Azken albisteak

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

2026/01/15

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 28an hasiko diren 2026ko Binakako Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store