Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak bikotea osatu dute gaur goizean Eibarko Astelena pilotalekuan, urriaren 4an Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdiei begira.
CaixaBank Mastersa prestatzeko lanetan etenaldi bat egin dute pilotariek, berriz elkarrekin jokatu ahal izateko. Iker Larrazabal, Amurrioko aurrelari gaztea, eta CaixaBank Masterseko finalerdietarako lehian murgilduta dagoen Ander Imaz izan dituzte aurkariak gaur goizean egindako entrenamenduan.
2020/09/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA