OLAIZOLA II “LESIOA IZATEKOTAN EZ GINATEKE HEMEN IZANGO”

Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal eta Gonzalez eta Barriola Eibarko Astelena pilotalekuan egon dira eguerdiz igandean oso garrantzitsua den txapelketako partidurako pilotak aukeratzen.

Txapeldunek 104,2, 105,4 eta 105,5 gramoko pilotak hartu dituzte. Urdinek berriz, 105,5, 104,5 eta 105,4 gramokoak hautatu dituzte.
Aspekoen pilotek frontisetik irteera gehiago omen daukate baita lurretik ondo joan ere. Aipatu behar da Barriola ezkerrez soilik egin duela hautaketa. Leitzarrak bihar egingo du aproba.

Prensaurrekoan zera adierazi du Olaizola II.ak.
“Astelena frontoia ezberdina da. Frontisa azkarra da eta lurra aldiz zakarra.
Lesioa? Gu biok lesionaturik izango bagina ez ginateke hemen izango. Ehuneko ehunean jokatzeko moduan gaude.
Partida guztiak erabakiorrak dira. Egia esateko txapelketa ona suertatu da. Denok irabazi beharra dugu”.

Tolosan ere izan da pilota aukeraketa. Bertan Olaizola-Patxi Ruiz eta Xala-Zubieta egon dira eta honako pilota hauek aukeratu dituzte bi bikoteok:
Gorriak: 104,5, 105,4 eta 104 g.
Urdinak: 102,8, 103,2 eta 103,4 g.
Xala eta Zubietarenak biziagoak omen dira.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerdiak hastera doaz Donostian

2026/02/24

Finalerdiak hastera doaz Donostian

Binakako Txapelketako finalerdietako ligari hasiera emango dio larunbat honetan Donostiako Atano III.ak, Altuna III-Ezkurdia eta Elordi-Zabaletaren arteko lehiarekin.

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

2026/02/22

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

Jaka-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Martijari Binakako Txapelketako azken playoffean eta finalerdietara sailkatu dira.

Amiano-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketaren finalerdien atarian geratu dira

2026/02/21

Amiano-Eskirozek 22-12 galdu dute Salaberria-Gaskueren aurka gaur Azkoitian jokatu duten Binakako Serie B Txapelketako azken playoffean.

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

2026/02/21

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

Jaka-Iztuetak 22-15 gainditu dituzte Larrazabal-Landa Amorebieta-Etxanon jokatu duten bosgarren eta seigarren postuen arteko playoffean. Igandean Zabala-Martijarekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietarako txartela lortzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store