Aimar Olaizola eta Patxi Eugi Labrit pilotaelkuan azaldu dira gaur eguerdian datorren astelehenean, maiatzak 1, jokatuko duten txapeketako partidarako pilotak aukeratzen. Biak ados geratu dira hartutako pilotekin eta ez da inolako kexarik izan. Txapeldunak bizitsua den pilota bat eta azpitik ondo doan beste bat aukeratu ditu. Eugik aldiz irteera duten laru bueltako bi pilotak hautatu ditu.
Txapeldunak zera esan du prentsaurrekoan: “txapelketan sartzen zaren lehen partidua pixka bat zailagoa da kantxa falta eta tensioa oraindik dastatu ez duzulako. Eugi banaka partiduetan pilotari osoa da eta irabazteko aurkari zaila da”. Aimar Belokirekin entrenatzen geratu da. Eugi honelaxe mintzatu da kazetarien aurrean: “Nik Aimar irabaztea ez litzateke inolako sorpresa izango”.
Pisuak honako hauek izan dira: Olaizola II: 104,3-104,5. Eugi: 102,9-104,8.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA