OLAIZOLA II ” BESTE AURRELARI BALITZ BEZALA JOKATUKO DUT GONZALEZEN KONTRA”

Olaizola II.a-Mendizabal II.ak eta Gonzalez-Barriolak topo egin dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko den finalerdiko partidarako pilotak hautatzen.
Ondoren prentsaurrekoa izan da eta hauexek dira beren adierazpenak:

-Olaizola II.a
“Pilotak politak dira. Bakoitzak dauzka bereak eta hori ez da partidari buruz kejatzeko izango. Larunbateko partida irabazten duena ia finalean izango da. Galdetzen didazuen morbo dagoenetz esan behar dizuet beste pilotari balitz bezala jokatuko dudala Gonzalezen kontra. Dagoen morbo bakarra finalerdi garrantzitsua dela.
Aurrean daukagun bikotearen gakoa Barriola da. Berak pilota asko kentzen ditu eta asko ibiltzen da kantxan.”

-Mendizabal II
“Txapelketako fase honetan pilotak exigenteak dira. Asko irtetzen dira. Nahiz eta beraiek faboritoak izan ni disfrutatzera eta irabaztera aterako nahiz.”

Erritmo biziaz

-Gonzalez
“Guk asko hitz egiten dugu elkarrekin bai kantxan baita kanpoan ere. Uste dut hori garrantzitsua dela. Aimarren kontra jokatzeak ez dit inolako gauza berezirik sentiarazten. Finala da gure helburua.”

-Barriola
“Materialarekin ondo. Beraienak gutxi irtetzen dira frontisetik eta asko ibiltzen dira lurretik. Gu hasieratik erritmoa biziaz irtengo gara. Estrategia hauxe da: tantua landu eta Gonzalezek aukera dagoenean berak bukatu.”

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store