OLAIZOLA II – BARRIOLA FINALISTAK 4 1/2 KO NAFARROAKO TXAPELKETAN

Abel Barriolak, Juan Martinez de Irujori 22-18 irabazi ondoren, 4 1/2 ko Nafarroako txapelketaren finala jokatuko du Olaizola II.aren aurka.
Leitzako pilotariak, sakez zortzi tantu lortu zituen eta joku ona eginez Martinez de Irujo mendean hartzea lortu zuen, nahiz eta Juanek partida bere alde izan 17- 18 an.
Txapelketako finala uztailaren 7an, osteguna, goizez jokatuko da Iruñako Labrit frontoian, San Ferminetako egun nagusian.
2002ko edizioan ere Abel Barriolak lortu zuen txapela hau, Patxi Eugui 22 -13 garaitu ondoren.
Olaizola II eta Barriola, azkeneko LEP. M. Ko 4 1/2 ko txapelketaren finalean ere protagonista agertu ziren. Final hartan Asegarceko jokalaria garaile atera zen, Aspeko jokalariari 22-8 irabaziz.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

2026/02/07

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

Peña II-Imazek 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Tafallan, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store