OLAIZOLA II.AK ZAINTIRATUA BAINO EZ DAUKA

Aimar Olaizola goiz honetan Tolosako Nº Sª de La Asuncion klinikatik pasa da erresonantzia bat egitera eta aurrez pentsatutako larritasuna ez dauka bere lesioak. Haustura izan beharrean zaintiratu bat baino ez dauka eskubiko ankaren iskiotibial giharrean.
Gauzak horrela, errekuperazioa arinago eta errezagoa izango da eta gutxi gora behera hamabost egun barru berriro ere kantxetan egon ahal izango da.

Bestalde Oier Zearra Gasteizko La Esperanza klinikan egon da goizean erresonantzia bat egiten eta zuntz haustura ikusi dute gihar borobil txikian, sorbaldaren gihar zabal dorsalean alboan. Asteartean, hilak 19, ekografia bat egingo diote haustura horren neurria zehazteko.

Azkenik esan Belokik eskubia minduta daukala eta bost bat egun atsedena hartzen eman beharko du. Beraz 19an San Mateoko torneoan jokatu behar zuen partiduan Peñagarikano arituko da bere ordez.

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store