Aimar Olaizolak lesionatuta utzi behar izan du Labriteko kantxa Patxi Ruizeren kontrako partiduan 5-7 markadorean zela, eskubiko belaunean min hartu eta gero. Goizuetako pilotariak bapateko mina nabaritu du kanpoko aldean estropezu egiterakoan eta lurrera erori da minez keinuka. Ezin izan du bere kabuz jeiki eta lagundurik joan behar izan du aldageletara heltzeko.
Han Txema Urrutia sendagileak aztertu du eta Iruñako Medicis klinikara erresonantzia bat egitea erabaki du lesioaren zer mailatakoa den jakiteko. Datozen ordutean jakingo da emaitza.
Une horretarate partidu bikain suertatzen ari zen, izan ere, bi pilotariek aparteko jokaldiak gauzatzen ari ziren eta. Harmailetan giro akaragarri izan da.
ERRESONANTZIAREN EMAITZA
21:00 etan erresonantziaren xehetasunak jakin izan dira eta hauxe da emaitza: Atzekaldeko ligamento gurutzatuaren haustura azaltzen da. Hala ere, erresonantziak ez du erabateko zehaztasuna ematen, beraz, hazidura desagertzen denean azterketa klinikoa egin behar zaio apurketa partziala edo osoa den ezagutzeko.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA