OLAIZOLA II.AK “LEHEN EGINDAKOA AHAZTU BEHAR DUGU ETA LARUNBATEKO PARTIDUAN PENTSATU BEHAR DUGU”

Gaur eguerdian Olaizola II.a-Begino eta Titin III.a-Beroiz datorren larunbatean jokatuko duten Euskadi Goza ezazu Txapelketako finalaurdenetako ligako azken partidu erabakigarrirako pilotak aukeratzeko egon dira.

Ekitaldia burutu ondoren, zera esan dute Asegarceko pilotariek:

-Olaizola II.a
“Orain arte egindakoa ahaztu behar dugu eta larunbateko partiduan pentsatu behar dugu, oso garrantzitsua da eta hil ala bizi aterako gara.
Hemen denak goi mailan jokatu aritzen dira. Bikoteak parekatu samar daude eta ikusi ahal izan denez azken jardunaldirarte ez da finalaurrekoetan nortzuk izango diren jakingo. Pilotazaleentzat hoberik ez dago.”

-Begino
“Beroiz pilotari peto-peto da. Huts gutxi egiten ditu, kantxan toki guztietan da, eta airea erraz kentzen ditu. Gainera ondo konpontzen da Titin III.arekin”.

Titin III.a-Beroiz: 104,9-104,6-104,6 g.
Olaizola II.a-Begino: 104,9-105,9-105,8 g.

Bestalde arratsaldean, Mutiloa Behiti-n Mtz. de Irujo-Merino II.a eta Arretxe II-Ibai Zabala egon dira ostiralean jokatuko duten partidurako pilotak hautatzen.
Gorriek 105,2, 105,1 eta 106,5 gramoko pilotak bereiztu dituzte.
Asegarceko pilotariek aldiz, 105,3, 104,3 eta 105,1 koak aukeratu dituzte.

Patxi Ruizen lesioa

Eguerdian Gasteizko La Esperanza klinikan ekografia bat egin diote Patxi Ruizi azken partiduan jasan zuen lesioaren nolako zen jakiteko eta zera esan du Iñigo Simonek, Asegarceko medikua, ” zentimetro bateko zuntz haustura dauka ezker soleo-an. 7-10 bat egunetako bajarako du”.

Bere ordezkoa Albisu izango da eta honen Promozio txapelketako tokia Otxandorenak beteko du.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

2026-04-24

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

Asier Agirrek haustura miotendinosoa du eskuineko dortsalean

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store