OLAIZOLA II.AK ” INOR FABORITO IZATEA BAZTERTU IZAN DUT BETI PARTIDUAK JOKATU BEHAR DIRA ETA”

Olaizola II.ak eta Mtz. de Irujok bat egin dute eguerdiz Bilboko Bizkaia pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten EPELen Eskuz Banakako Txapelketako finalaurdenetako partidurako pilotak aukeratzeko.

Hautaketa bera bukatuta zera esan dio Goizuetako pilotariak asegarce.com-i:

“Inor faborito izatea baztertu izan dut beti, izan ere, partiduak jokatu behar dira.
Beraren aurka jokatzea gaitza da oso ; bi esku indartsu ditu, goitik pasatzea zaila da eta aurrealdean aritzeko errekurtso askoren jabea da.
Oso ondo jokatu beharko dut eta horrela egin arren korapilatsua gertatuko da partida.
Asteleheneko proban pozik geratu nintzen eta gaur tako gutxiagorekin aritu naiz.
Merino II.aren aurkakoa baino partidu zeharo ezberdina izango da hau. Defendatzeari gehiago ekin beharko diot eta mugimenduez hitz egiterakoan ez dut nahi beste nire burua aurkitzen. Jakina, eraso egoeran baldin banaiz beste itxura edukiko du neurketak”.

Mtz. de Irujo: 106,2 – 106,3 g.
Olaizola II: 105,6 – 105 g.

2019/03/22

Azken albisteak

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

2025/07/08

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

Urrutikoetxea-Albisuk 22-19 irabazi dute Ezkurdia-Martijaren aurka finalerdietako ligaren hasieran. Serie B Torneoan, Jaka-Ugartemendiak 22-16 gainditu dituzte Murua-Aldabe.

Peña II.ak irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa

2025/07/07

Peña II.ak irabazi du San Fermin 4 1/2 Torneoa

Peña II.ak 22-20 irabazi dio Zabalari azken zatian erabaki den final zirraragarri batean.

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Fermin Torneoan

2025/07/06

Ezkurdia-Martijak 22-7 irabazi diete Elordi-Rezustari San Fermin Serie A Torneoko bigarren kanporaketan. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek, De la Fuente-Tolosa gainditu dituzte.

Urrutikoetxea-Albisuk San Fermin Torneoko kanporaketa gainditu dute

2025/07/06

Urrutikoetxea-Albisuk San Fermin Torneoko kanporaketa gainditu dute

Urrutikoetxea-Albisuk 22-12 irabazi diete Larrazabal-Imazi San Fermin Serie A Torneoari hasiera eman dion kanporaketan. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek Bakaikoa-Lizeaga kanporatu dituzte.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store