Aimar Olaizolak Eugi deuseztatu du gaur Labrit pilotalekuan jokatutako final laurdenetako partidan 22 eta 4 irabazita. Egungo txapeldunak partida borobila egin du eta ia dena ondo egin du. Oso ondo sakatu, pilotaz gozatu ezker hormara gurutzatuz eta dejada ederrak eginez. Eugi erabat tokitik aterata euki du eta Patxik izan dituen aukera gutxietan ez du bat ere asmatu.Piloteo gutxi egon da eta Olaizola II.ak ez du inolako zailtasunik neurketa irabazteko. Olaizola II.ak finalerdietan Gonzalezen kontra jokatuko du.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA