OLAIZOLA II.AK ETA MTZ. DE IRUJOK PILOTA AUKERATU DITUZTE BILBON

OLaizola II.ak eta Mtz. de Irujok bat egin dute eguerdiz Bilboko Bizkaia pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten EPELen Lau t´Erdiko txapelketako finalerdietako ligaxkako partidurako pilotak aukeratzeko.

Asegarceko pilotariak 104,1 eta 104,4 gramoko pilotak aukeratu ditu Iberokoak 104,8 eta 105,6kak hautatu dituen bidenabar.

Txapelketa honetan elkarren aurka jokatu dituzten partiduen estadistikak ikusita garaipen bana dute. Olaizola II.ak lortutako dituenetariko bat Donostian jokatu zen 2008.eko finalean izan zen. Bertan goizuetarrak 22-17 menpean hartu zuen Mtz. de Irujo.

Bestalde esan behar da partidu honen inguruko giroa beroa dala, jadanik 700 sarrera salduta daude eta.

Balmasedan ere bai

Stephan Lemuno eta Jon Ander Albisu Balmasedako udal pilotalekura bertaratu dira ostiral honetan jokatuko duten BBKko Promozioko Lau t´Erdiko Txapelketako finalerdiko partidurako pilotak aukeratzeko.

Iparraldeko pilotariak 104 eta 105,4 gramoko pilotak bereiztu ditu eta gipuzkoarrak aldiz 105,3 eta 104,4kak hautatu ditu.

Aipatu beharra dago neurketa honen irabazleak finala jokatuko duela Ongay eta Mendizabal III.aren arteko lehiaren garailearen aurka.

2019-03-22

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store