OLAIZOLA II.AK ETA BEGINOK, BITIK BI

Olaizola II.ak eta Beginok Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako final laurdenetako ligako bigarren puntua lortu dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz 22-16 menderatu ostean.

Partidu gogorra samar izan da, batez ere bigarren zatian, -692 pilotakada osotara- Begino onena izan delarik. Auzako pilotariak pilotaz ederto gozatu du eta Patxi Ruiz garbi menpean hartu du. Lizarrako atzelariak lan neketsua egin behar izan du bere tokia defendatzeko eta bigarren zatian nabaritu du ahalegin hori.
Bengoetxea VI.ak partidu on bat jokatu du baina ez du nahi beste aukera eduki errematatzeko eta batzuetan tokiz kanpo egon da. Hala eta guztiz ere 7 tanto lortu ditu.
Olaizola II.ak bere atzelariaren nagusitasuna dela eta, eroso jokatu du eta berak ere Lizarrako atzelariari eraso dio, 7 tanto lortuz.

BBK Promozio Txapelketako partidua oso gogorra izan da, izan ere, 878 pilotakada eman dira.

OLAIZOLA II.AK ETA BEGINOK, BITIK BI

2019/03/22

Azken albisteak

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store