OLAIZOLA II.A “IAZ BAINO HOBETO NABIL”

Olaizola II.a eta Barriolak bat egin dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan datorren igandean EPELen Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren bigarren partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko.
Pegarik ez da izan eta bi pilotariak batera agertu dira prentsaurrekoan, pilotan estraineko aldiz izan delarik.
Honako adierazpen hauek egin dituzte bertan
-Olaizola II.a
Materialarekin gustora. Nik ohi hartzen dudala, hots, frontisetik gutxi atera eta behetik ondo ibiltzen direnak.
Iaz baino hobeto ikusten dut nere burua baina igandeko partiduari begira beste konpromezu zaila daukat eta partiduz partidu joan behar delakoan nago.
Titin III.aen kontra ondo ikusi nuen Abel; konzetratuta, tantu batzuetan hainbat pilota ihes egin zitzaizkion arren. Pilotari handia da.

Aimar, amets gaiztoa

-Barriola
Nere lotean, frontisetik ondo ateratzen den pilota bat dago eta zakarra den beste bat.
Aitortu behar dut Aimar nere amets gaiztoa dela, buruz buruko txapelketetan batez ere. Baina beno, igandean a tope aterako naiz.
Izterreko mina dela eta ezer gutxi daukat eta igandean ehuneko ehunean izango naiz.

Olaizola II: 105,7-105,6 g.
Barriola: 103,3-106,1 g.

OLAIZOLA II.A “IAZ BAINO HOBETO NABIL”

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store