OLAIZOLA II.A “HASIERA MAKALAK EZ DU BUKAERA MARKATZEN”

Olaizola II.a-Mendizabal II.a eta Gonzalez-Laskurain Labrit pilotalekuan egon dira eguerdian larunbatez jokatuko duten Binakako Txapelketako partidurako pilotak aukeratzen.
Bi bikoteak konforme geratu dira otarrean zegoen pilota sortarekin eta ondoren izan den prentsaurrean Asegarceko pilotariek honako adierazpenak egin dituzte:

-Olaizola II.a “: Gu gustora geratu gara pilotekin, nahi genuena topatu dugu. Haienak gehiago ateratzen dira frontisetik eta bote handiagoa dute.
Egin dugun hasiera makalak ez du bukaera markatzen, bi urtetan antzeko hasiera gauzatu dugu eta bietan finaletara heldu gara txapel bat irabaziz.
Partidu gogorrei buruz esango dut binaka jokatuz gero errekuperazio errazagoa dela. Gainera eskuetatik ondo gaude.
Lehenengo partiduan ez ginen ondo aritu jokatzen, bigarrenean irabazi genuen eta hirugarrenean nahiz eta galdu ez genuen maila txarra eman.

-Mendizabal II.a ” Iragan larunbatean tentsioak jota hasi nintzen baina gero urduritasuna baztertu nuen jo handia ere izan behar nuela jakinda.
Gonzalez ondo dabil jokuz eta bikote sendoa osatzen dute biek, baina gu aurrean izango gara haiek bezala garaipena eskuratzeko.

Olaizola II.a-Mendizabal II.a: 104,8-106,4-105,1 g.
Gonzalez-Laskurain: 106,5-106,3-105,4 g.

Beste lau Zornotzan

Titin III.a-Pascual eta Berasaluze VIII.a-Begino bikoek Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan bat egin dute arratsaldez ostiralean jokatuko duten Binakako Txapelketako neurketako pilotak aukeratzeko.
Ez da arazorik izan eta bi sortak alderatuz, gorrienak biziago eman du.

Titín III-Pascual: 106; 106,1; 105,3 gr.
Berasaluze VIII-Pascual: 105,6; 105,7; 105 gr.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store