OLAIZOLA II.A: “GONZALEZEKIKO ARAZOA BION GAUZA BAT DA”

Aimar Olaizolak ezer gutxi hitz egin nahi du Gonzalezekin daukan kontuaz. Bere iritziz bion gauza bat da eta heuren artean konpondu beharreko arazoa da.
Asegarce.com goizuetarrarekin solasean egon da eta hauxe da mintzatu zaiguna.

-Zeozer esan nahi duzu Gonzalezekiko auzi honetaz?
Ezer ez. Ez diot prentsari ezer azaldu nahi. Gu bion gauza bat da eta kitto. Asteazkenean berarekin topo egin nuen Labriteko entrenamenduetan eta aldageletan izan ginen hizketan, baina hortik kanpora ezer ez.

-Ustekabean harrapatu zintuzten haren adierazpenek?
Bai. Ez nuen espero. Ni egon eta geroko prentsaurrekoan esan zituen eta kazetariek esan zizkidaten.

-Larunbatean aldagela berean egongo zarete?
Nere aldetik bai behintzat. Ni, beti bezala, gainerako pilotariekin izango naiz, normal, normal.

-Kantxara irtetzerakoan bestelako sentzatzioekin aterako zara?
Ez. Nik partiduan jokoan zer dagoen garbi daukat eta beste kontu hori alderatuta izanen dut.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store