OLAIZOLA II.A GELDIEZINAK HAMAZORTZI TANTU EGIN DITU ALTSASUN

Itzelezko erakustaldiak egiten ari da Olaizola II.a parte hartzen ari den jaialdi guztietan.
Gaur Altsasuko Burunda pilotalekuan bildu den jendetza hamazortzi tantu egin dituen goizuetarraren partidu bikainaren lekukoa izan da.
Peñagarikanorekin batera 22 -16 mende hartu du Bengoetxea Vi.a eta Beloki.
Partidua oso polita izan da, huts gutxikoa eta errematez josita.

Bengoetxea VI.ak ez du etsi baina aurrean zeukan eginbeharra goi mailakoa izan da. Leitzako aurrelari biziak sei tantu lortu ditu.

Beloki oso ondo ibili da baian azken txanpan apur bat jaitsi da. Hala eta guztiz ere hiru puntu lortu ditu.

Peñagarikanok ere norgehiagoka ederra egin du nahiz eta azken zatian egindako hiru oparik bere lana pixka bat ilundu.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store