OLAIZOLA II.A ETA XALAK ANTZEKO PILOTAK BEREIZTU DITUZTE

Olaizola II.a eta Xalak pareko pilotak aukeratu dituzte gaur eguerdian Donostiako Atano III.a pilotalekuan datorren igandean izango den Buruz Buruko txapelketako finalerdirako.

Olaizola II.ak 106 eta 105,5 gramotako pilotak hautatu ditu eta Xalak 106,1 eta 105,6 gramotakoak, horietako bat larrua bueltakoa dela.
Bi aukeraketak irteera duten pilotek osatzen dute eta bi pilotariak pozik agertu dira aurkeztutako materialarekin. Pilotak hautatzerakoan Xala izan da azkarren ibili dena jende asko eta makina bat kazetari bertan zela.

Olaizola II.ak pilota politak aurkitu dituela esan du eta inolako kexarik ez du azaldu. Aukeraketa bukatu ostean entrenamendu saio txiki bat -15 minutu- gauzatu du Julian Retegirekin batera, sake batzu eta zenbait pilotakada landuz.

Bitxia Retegiren janzkera, nahiz eta takuak ipinita egon kaleko prakaz egin baitu aipatutako entrenamendua.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

2025/07/04

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

Peña II.ak 22-15 irabazi dio Artolari, eta Zabalak 22-13 gainditu du P.Etxeberria Donostian. Astelehenean aurrez aurre izango dira Nafarroa Arenako finalean.

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store