OLAIZOLA II.A ETA PATXI RUIZ, ESKUZ BANAKA FINALAURDENETAKO BORROKARAKO PREST

Olaizola II.ak eta Patxi Ruizek topo egin dute gaur eguerdian Bergarako pilotalekuan datorren igandean eskuz banaka txapelketako finalaurdenetako neurketan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko.
Olaizola II.ak 104,9 eta 104 gramoko pilotak hartu ditu; bestetan baino erabilgarriagoak direnak hain zuzen ere.
Patxi Ruizek 105,5 eta 104,7 gramoko pilotak bereiztu ditu; aurkariarenak baino biziagoak omen direnak.
Asegarce.comek biekin egon da solasaldian eta hauexek bi protagonisten adierazpenak.

-Olaizola II.ak:
Materiala dela eta nik ez dut inongo pegarik. Norberak bere pilotak dauzka eta ez da problemarik izan behar.
Asegarcen ez ohi dugu Bergaran jokatzen baina hasieran pixka bat arraroa egiten zaizun arren gero ondo moldatzen zara.
Patxiren arma berezirik ote duen galdetuta, ez dut holako arma ikusten buruz buru pilotari osoa delakoan bait nago. Bi esku on dauzka, defentsa bikaina, primeran ibiltzen da kantxan eta nahiz eta atzelari izan oso sakatzaile ona da”.

-Patxi Ruiz:
Aurten ilusio handiz ekingo diot banaka txapelketari. Entrenamenduetan gustora aritu naiz eta ondo ikusten dut nire burua.
Aimar oso aurkari zaila da. Eskuz banakan Olaizola II.a nor den esatea soberan dago. Igandean ni hil ala bizi aterako naiz kantxara.
Iazkoa erabat ahaztuta daukat. Eskuz banaka txapelketan urtero gertatzen halako emaitzak eta edonori gerta dakioke”.

2019/03/22

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store