OLAIZOLA II.A ETA OTXANDORENA BERAIEN ESKUETATIK SENDATUZ DOAZ

Hilaren 5ean Tolosan jokatutako 96 minututako partidu gogor baten ondorioz Olaizola II.a eta Otxandorena eskuak minduta atera ziren Beotibarretik.
Aimarren ezkerra erabat sendatuta omen da, hazidura desagertu baita eta eskubia, pilota bat sartu zitzaiona, masaietan eta antiinflamatorioekin dabil. Goizuetako aurrelariak aproba bat egingo du gaur Goizuetan eta ostegunerarte itxaron izango da Iscarreko partiduan jokatu ahal izango duen jakiteko.

Otxandorenaren ezkerra ere osatu ei da eta ez du inolako arazorik izango datorren partiduan jokatzeko.

Gaixo ugari

Errastik, aldiz, arazoak dauzka bere gerrikaldeko lesioarekin. Sendatuz zihoan baina atzerako urratsa eman omen du eta atzeratu egingo da bere berragerpena.

Unanue bide onetik doa ezkerreko gemeloan izan zuen zuntz hausturarekin. Korrika da dagoeneko eta bi egun barru pilota ikutzen hasiko da. 10 bat egun barru pilotalekuetan ikusiko dugu berriz.

Azkenik, azaroaren 29an Bilbon eskubian ebakuntza egin zioten Rai ondo doa errekuperazioan eta pilota goxoarekin dabil jadanik.
Hiru aste barru itzuliko ei da kantxetara.

2019/03/22

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store