OLAIZOLA II.A ETA BEROIZ SAILKAPENAREN BURUAN DAUDE

Olaizola II.ak eta Beroizek osatzen duten Asegarceko bikotea Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketaren liderra da laugarren jardunaldia jokatu eta gero.

Bigarren tokian Mtz. de Irujo eta Barriola daude lau garaipenaz baina koefizientea begiratuta 7 puntu gutxiago dute.
Ondoren, Berasaluze VIII.a eta Albusu daude hiru partidu irabazita.
Behean itsatsita dagoen loturan, sailkapen osoa ikus daiteke.

4. jardunaldia jokatu ondorengo sailkapena

Logroñoko 3. partida bertan behera geratu da

Logroñon Olaizola I.a-Otxandorenak eta Saralegi-Patxi-Ruizek elkarren aurka jokatzekotan zegoen partida, bertan behera geratu da, Saralegik bezperan Azpeitian jokatzen duelako eta Otxandorena Bilbon aritu beharko delako, izan ere, Izak eskuetako mina du eta ezin izango du partida jokatu.

Beste aldetik, eguerdian Bizkaia frontoian, datorrean igandean Olaizola II.a-Beroizek eta Mtz. de Irujo-Barrioak elkarren aurka jokatuko duten Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako partidarako pilotak hautatzen egon dira.
Asegarcekoek 106,7-106,7 eta 106,8 gramoko pilotak aukeratu dituzte eta urdinek, berriz, 106,8-106,7 eta 104,1koak aukeratu dituzte.

Aukeraketa egin eta gero, prentsaurrekoa izan da eta kazetarieek egindako galderei hau azaldu du Asegarceko pilotariak:
“Txapelketan desoreka dagoleako idazten dutenekin ez naiz bat ere ados, gainera, horrek kalte egin diezaioke lehiaketari izan ere, frontoietara joan ohi den pilotazale kopurua jaits daiteke.
Partidua bera borrokatua izango da, eurek bikote indartsuena baitira”.

2019/03/22

Azken albisteak

Artola-Imazek lau punturekin jarraitzen dute Binakako Txapelketan

2026/01/24

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

2026/01/24

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Hendaian, eta Jaka-Iztuetak 22-19 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Getarian. Serie Bn Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Peña II.ak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean

2026/01/23

Peña II.ak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean

Lasok giharretako mina du hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Nafarroa Arenan.

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store