OLAIZOLA II.A ETA BENGOETXEA VI.A FINALAURDENETARA SAILKATU DIRA BERAIEN PARTIDUAK IRABAZITA

Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Lau t´Erdiko Txapelketako final laurdenetan jokatuko dute, gaur Bilbon Berasaluze VIII.a (14-22) eta Iruñean Olaetxea (22-10) hurrenez hurren irabazi eta gero.
Goizuetako pilotaria Gonzalezekin lehiatuko da eta Leitzarrak egun txapelduna den Mtz. de Irujoren aurka jokatuko du.

Bilboko neruketan hasieran Berasaluze VIII.ak goizuetarra estutu da aurrera joan eta airezko tanto asko lortu dituelako.
14-15 markadorean zela ezkerreko ankan zaintiratze bat izan du Pablok eta aldageletan sartu da nahiz eta minutu batzu igaro ondoren berriro ere kantxaratu den.
14-16an Berasaluze VIII.ak txapagaineko bat bota du eta hasieran ontzat eman arren txarra izan dela adierazi epaileak bizkaitarra eta ikusle askoren haserrea sortaraziz.Aipatu behar da 1.100 ikusle batu dira Bizkaia frontoian.
Hortik aurrera berriztarrak hartu dituen 5 sake gehi Olaizola II.aren nagusitasun fisikoak erabaki dute partiduaren amaiera.

Iruñean Bengoetxea VI.ak erraz asko kanporatu du Olaetxea distantzian dituen dohaiak erakutsiz. Nahiz eta hasieran 1-4 galtzen joan gero argi ikusi da izango zen partiduaren nondik norakoa. Leitzarrak min asko egin dio sakez Litzartzako pilotariari izan ere 6 tanto lortu ditu jokaldi horretaz.

2019/03/22

Azken albisteak

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store