OLAIZOLA I: “SAKEI ERRESTOAK LANTZERI EKIN OHI DIOT”

Asier Olaizolak eta Yves Xalak alde batetik eta Kokak eta Beginok bestaldetik ostegunean bat egin zuten Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko diren eskuz banakako hamaseirenetako kanporaketarako pilotak hautatzen.
Bi bikoteek lau loteak politak direla azaldu zuten eta ez ebazan inongo xexarik bota izan.
Aukeraketa egin eta gero prentsaurrekoan agertu ziren banan banan eta hauexek dira denen adierazpenak:

– Olaizola I
“Materialari buruz frontisetik ateratzen diren pilotak aukeratu ditut nolabait bere bolea ekiditzeko. Entrenatzen ondo egon nahiz aste honetan polenaren alergia pixka bat euki arren. Eskuetatik arazorik ez.
Xala pilotari zaila da errekurtso askokoa alegia. Nahiz eta ezkertiarra izan eskubiaz kriston boleak botatzen ditu.
Entrenamenduetan sakeak landu ditut, jakina. Bost besterik ez hartzea sinatuko nuke oraintxe”.

– Xala
“Nere pilotak jokatzeko eratakoak dira arinagoak. Asierrenak bote gehiagokoak omen dira, azkarragoak. Partiduari begira fresko nago. Zaila izango da, gainera nabaritu dut errestoan hobetu dala berak”.

Zearraren berragerpena

– Koka
“Pilota biziak hartu ditut nik bera mugiarazteko eta pilotari ondo ematen kokatuta egon ez dadin. Aritz jokuarekin dabil. Nere ezkerra ez da beste mundukoa baina ni irabaztera irtengo naiz posibilidadeak hor daudelako. Nire armetariko bat aldageletan zirika sartzea da ea bera urdurik jartzen den.

– Begino
“Behetik ondo dihoazten pilotak hautatu ditut bote gutxikoak. Tolosan sake onak egin nituen ea larunbatean antzekoak ateratzen diren.
Gerra psikologikoa horrek ez ohi dit eragin.
Koka aurrean jokaldi ausartak egiten dituena pilotaria da edonor sustoa emateko gai dena alegia.
Pascualeren estiloarekin alderatuta arras ezberdina da Juantxo.Binkako txapelketan primeran konpondu ginen. Pertsona bezala lagun aparta da”.

Bestalde, gaurko programaren lehenengo pertidan Zearrak parte hartuko du urtarrilaren 16ean eskuman izan zuen lesioa gainditu eta gero.

2019/03/22

Azken albisteak

Elordi-Zabaletak garaipen estua lortu dute Luzaiden

2026/01/10

Elordi-Zabaletak garaipen estua lortu dute Luzaiden

Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.

Artolak eta Zubizarreta III.ak ez dute jokatuko asteburu honetan

2026/01/08

Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin

EPELen akordio berriak 

2026/01/08

EPELen akordio berriak 

Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

2026/01/06

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak 22-15 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Eibarren, eta sailkapenean sei bikote lau punturekin berdinduta daude. Serie Bn Peña II-Morgaetxebarriak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store