OLAIZOLA I.AK EDERKI JOKATU DUEN BARRIOLA MENDEAN HARTU DU

Asier Olaizolak oso garrantzitsua den puntu bat lortu du finalerdietan sartzeko aukera eskuetatik ihes egin ez diezaion Labrit pilotalekuan jokaturiko partiduan Abel Barriola 22-18 gailendu ostean. Garaipena honekin ez du finalaurrekoetan sartzea ziurtatuta Eibarko Astelena pilotalekuan Mtz. de Irujok eta Bengoetxea VI.aren arteko emaitzak baldintzatuta dago eta.

Bi pilotariek jokatutako partida eskuz banaka klasikoan burutu dute, hau da, piloteo luzea, dejadak eta sakeari etekina ateraz.
Lehen zatian Barriola 4-9 jarri da aurretik markadorean aurkariaren huts batzuk tartean izanda eta berak egin dituen sakeren bat eta dejada pare bati esker.

Ondoren, gorakada ikaragarria gauzatu du Olaizola I.ak eta 9-19rarte iritsi da 15-0 partziala eginez. Nabarmentzekoa da 9-9 suposatu duen jokaldia: Barriolak botatako hormabikoari airean harrapatu du goizuetarrak eta txokora egindako dejada ikusgarria lortu du tantoa.
Bolada honetan sakeek ere bere lana egin dute Asierrek hiru jarraian gauzatu ditu eta.

Leitzarrak tartea murriztea lortu du Olaizola I.a atzean behartuz eta dejadekin min eginez. Baina azkenean huts batzu direla medio eta Asierren aparteko dejada batek garaipena eman diete Olaizolatarren anai nagusuari.

2019/03/22

Azken albisteak

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Artola San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2025/06/25

Artola San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Artolak 22-13 irabazi dio Bakaikoari Hernanin, eta uztailaren 4an finalerdietako bat jokatuko du Donostian

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store