OLAIZOLA I.A “PARTIDU ITZELA JOKATU BEHARKO DUT BERA GARAITZEKO”

Asier Olaizolak eta Juan Mtz. de Irujok larunbat honetan lau´ terdiko txapelketako finalaurdenetako partidurako pilotak bereiztu dituzte Labriten.
Biok gustora eta lau pilotak Asegarcerenak Juan Mari Juastiri hautatzaileak Ciprirenak kenduz.
Hona hemen bere adierazpenak:

Olaizola I:
“Jokatzeko pilota politak aukeratu ditut eta Juanenak ere onak dira.
Bera txapeldun izan da, beraz, bera da faboritoa.
Nik lasai jokatzen ahaleginduko naiz botean eta aukera denean tantua bukatzera joango naiz.
Berari irabazteko partidu aparta egiteko beharrean nago”.
Pisuak:105,7 eta 105,2 g.

Bere aldetik Juan Mtz. de Irujok zera esan du:
“Lau pilotak politak dira. Materiala ez da kexuka ibiltzeko izango. Ciprirenak ezin izan dut hartu Juan Marik kentzeko erabaki duelako.
Nire pilotak lurretik ondo dabiltzanetakoak dira abiadura hartzen dutenak alegia.
Hemen estrategiari buruz ez dago sekreturik; tantua dominatu eta ahal dudanean airez sartuko naiz.
Asier defentsan asko hobetu da, hala ere bere ezkerraren bila joango naiz. Berak faboritoa naizela esan duela? Txapelketa honetan pikutara joan diren favorito asko izan dira”
Pisuak:104,2 – 105,7.

Aukeraketa Donostian

Titin III.a eta Berasaluze VIII.a Donostiako Atano III.a pilotalekuan egon dira arratsaldez etsi jokatuko duten partidurako pilotak bereizten.
Hemen ere lau pilotak Punparenak izan dira goizean Labriten gertatu den bezalaxe. Prentsaurrean azaldu dira biok eta hauexek dira beren adierazpenak.

Titin III:
“Ez dut presioa sentitzen. Iazko txapela pasatu da eta aurtengo txapelketa ezberdina da.
Nere aurkariaren ezer nabarmendu behar izango banu, lehengo igandean Eibarren erakutsi zuen sufritzeko ahalmena”.
Pisuak: 105,4-106,1 g.

Berasaluze VIII:
“Bion jokua antzekoa denez airezko tantu pilo bat erabakiko dira modu horretan.
Kantxa ona da biontzako. Noblea da eta pilota kondo dabil behetik
Ttitnek ez dauka zulorik, oso pilotari peto-petoa da.
Jokuan ondo nago, agian txispa apur falta dut. Fisikoki, ondo, iragan igandean pasada ederra eman genion elkarri neuk eta Arretxe II.ak eta pozik geratu nintzan nere buruarekin.
Eibarren jende asko etorri zen ni animatzera, ea Donostian batzu datozen”.
Pisuak:105,3-104,8.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

2026-04-24

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

Asier Agirrek haustura miotendinosoa du eskuineko dortsalean

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store