OLAETXEA ETA ALBISUK BBK PROMOZIO BINAKAKO TXAPELDUNAK IZENDATU DITUZTE BEREN BURUAK

Asegarcekoak diren Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk BBK Binakako Promozio txapeldunak izendatu dituzte beren buruak gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan Gorka eta Merino I.a 22-16 menderatu ostean. Finalak aparteko giroa eduki du, izan ere lau pilotarien zale mordo bat etorri da frontoi gipuzkoarrera.
Partiduko protagonista Olaetxea izan da. Lizartzako aurrelariak 14 tantu gauzatu ditu horietatik 6 gantxoz, pilotazaleak beren eserlekuetatik altzarazi dituztenak hain zuzen ere. Gorriek hasiera bikaina egin dute 6-0 markadorean jarriz baina urdinek apurka apurka murriztu dute aldea eta 9-5 eta 14-13 ere lortu dute.
Hala eta guztiz ere, Mikelek zein Jon Anderrek ez dute martxa moteldu eta azken txanpan Olaetxeak egindako tantuak eta Gorkaren hutsek txapelak eman arazi dizkiote Asegarceko pilotariei.

2019/05/09

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store