Oharra

2020ko ekainaren 24ko Eibarko jaialdia bertan behera geratu da kantxako zoruaren egoeraren ondorioz. Zorua irristakor zegoen beroak eragindako hezetasuna eta azken egunetan instalazioa egokitzeko erabilitako desinfekzio-produktuak direla eta. Lurraren egoera ikusita, ezinezkoa zen txapelketako partida bat normaltasunez jokatzea, beraz, partida bertan behera uztea erabaki dute.

Sarreraren prezio osoa itzuli zaie bertaratutako zaleei.

Bertan behera geratu den CaixaBank Masterseko lehen jardunaldiko partida ez da kontuan hartuko sailkapenerako eta bere osotasunean jokatuko da, laster jakinaraziko den tokian eta egunean.

Eskuzko Pilota Enpresen Ligak gertatutakoa deitoratu du, eta barkamena eskatu die ikusleei.

Oharra

2020/07/01

Azken albisteak

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

2025/07/12

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

Urrutikoetxea-Albisuk 22-5 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka eta San Fermin Torneotik at geratu dira. Lehen partidan, Jaka-Ugartemendiak 22-20 gainditu dituzte Zubizarreta III-Aranguren, eta Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

2025/07/09

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

Artola-Iztuetak 22-12 gainditu dituzte Altuna III-Bikuña, eta finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-10 irabazi diete Egiguren V-Gaskueri.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store