Oharra – EPEL – Covid Ziurtagiria EAEko pilotalekuetan

2021eko abenduaren 15a

Prentsa-ohar honen bidez jakinarazten da ezen, gaur EHAAn argitaratutako abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, EPELek antolatutako jaialdiak egiten diren Euskal Autonomia Erkidegoko frontoietara sartzeko, Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatuko dela, Osasun sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko frontoietarako sarbidea honela egingo da gaurtik aurrera.

Jaialdietara sartzeko Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri digitala (QR) beharrezkoa izango da, bai paperezko euskarrian, bai euskarri digitalean (telefono mugikorrean).

Frontoira sartu ahal izateko, sarbideen kontrolaz arduratzen diren antolakuntzako langileek Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eta NAN edo egoitza-baimena eskatuko dituzte. Pertsonak ziurtagiri hori duela egiaztatu ondoren, sarrera aurkeztuko dio sarrera-kontrolaz arduratzen den antolatzaileari.

Frontoira sartzeko ezarritako protokoloak ohiko prozedura motelduko duenez, ikusleei ohi baino lehenago joateko eskatzen zaie.

2021eko abenduaren 15etik aurrera, eta abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuan aurreikusitakoa indarrean dagoela, jaialdi batera sartzeko sarrera bat eskuratzen duenari ez zaio itzuliko ordaindutako zenbatekoa, baldin eta Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) ez badauka edo aurkezten ez badu, edo NANa edo egoitza-baimena erakusteari uko egiten badio. Sarrera eskuratzen duen pertsona da Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) behar bezala irakurtzeko moduko formatu eta baldintzetan duela ziurtatzearen ardura duena.

2021eko abenduaren 15a baino lehen sarrerak erosi dituenak, data horren ondoren egingo diren jaialdietarako ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango du 2021eko abenduaren 31 baino lehen, baldin eta ikusleak ezin badu abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuan aurreikusitakoa bete. Eskaera posta elektroniko bidez egin beharko da sarrerak@entradasfronton.com helbidera idatzita.

Abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, antolakuntzako langileek frontoira sartzeko ez ezik, jaialdia egiten den beste edozein unetan ere eskatu ahal izango dute Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) edo NAN/egoitza-baimena.

Adin nagusiko pertsona batekin doazen 12 urtetik beherakoei eta jailadian lan egitera doazen pertsonei ez zaie eskatuko Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala (QR).

2021/12/15

Azken albisteak

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

2026/02/14

Larrazabal-Eskirozek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Rekalde-Bikuñak irabazi dute.

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

2026/02/14

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

Peña II-Imazek 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka sailkapen ligako azken jardunaldiaren hasieran. Serie Bn Salaberria-Eskuzak irabazi dute Seguran, eta Amiano-Landak eta Dario-Lozak Najeran.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store