Oharra EPEL – Bertan behera geratu da Lasoren eta Rezustaren arteko partida

EPELeko LEHIAKETA EPAILEAREN ERABAKIA

2022ko maiatzaren 4a

KONTUAN HARTUTA:

1.- 2022ko maiatzaren 4an, Baiko Pilota enpresak EPELi jakinarazi diola Laso pilotaria, bere sorbaldaren egoera dela eta, ez dagoela Rezustaren aurka jokatu behar zuen Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partidan parte hartzeko moduan.

2.- Lehiaketaren araudiak ez duela aurreikusten atzerapenak emateko aukerarik.

3.- Lehiaketaren araudiak honako hau ezartzen duela: pilotari batek ezin badu final-laurdenetako ligako fasea osatzen duten hiru jardunaldietako bat jokatu, partida horretan 22-0eko emaitza zenbatuko zaio aurka jokatu beharko lukeenaren alde.

Horregatik guztiagatik, honako hau ERABAKI DUT:

Lasok Rezustaren aurka jokatu behar zuen partidaren emaitza, sailkatze ondorioetarako, 22-0 Rezustaren aldekoa dela zehaztea; eta hori, Lasok Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako 3. jardunaldia jokatu ezin duelako.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa Epailea

2022/05/04

Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store