2022ko apirilaren 29a
KONTUAN HARTUTA:
1.- 2022ko apirilaren 29an, Aspe Pelota enpresak EPELi jakinarazi dio Jokin Altuna pilotaria, bere eskuen egoera dela eta, ez dagoela 2022-05-01ean Ezkurdiaren aurka Eibarren jokatu behar zuen Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako 2. jardunaldiko partidan parte hartzeko moduan.
2.- Lehiaketaren araudiak ez du aurreikusten atzerapenak emateko aukerarik.
3.- Lehiaketaren araudiak honako hau ezartzen du: pilotari batek ezin badu final-laurdenetako ligako fasea osatzen duten hiru jardunaldietako bat jokatu, partida horretan 22-0eko emaitza zenbatuko zaio aurka jokatu beharko lukeenaren alde.
Horregatik guztiagatik, honako hau ERABAKI DUT:
2022ko maiatzaren 1ean Altunak Ezkurdiaren aurka jokatu behar zuen partidaren emaitza, sailkatze ondorioetarako, Ezkurdiaren aldekoa dela zehaztea; eta hori, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako 2. jardunaldia jokatu ezin zuelako.
Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa Epailea
Sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi dutenek, mezu bat bialdu beharko dute sarrerak@entradasfronton.com helbidera.
2022-04-29
2025-02-15
Jakak eta gaur Imaz ordezkatu duen Eskirozek 22-21 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Sestaon, eta play-offean bi garaipen behar dituzte finalerdietara sailkatzeko.
2025-02-12
Larunbatean, Labriten, Senar, Lasoren ordez, eta Iztueta, lehen postuagatik lehiatuko dira, eta igandean, Atano III.ean, Peña II-Albisu play-offerako sailkatzen saiatuko dira.
2025-02-11
Iñaki Artolak eta Unai Lasok, biak eskua minduta, ez dute jokatuko Binakako Txapelketako sailkapen ligako azken jardunaldian.
Ostiralean, Sestaon, Jaka-Eskiroz laugarren postuaren bila aterako dira play-offari begira posizio abantailatsuagoa lortzeko. Eta larunbatean, Bilbon, ligako lehen eta hirugarren sailkatuak izango dira aurrez aurre.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA