Oharra – EPEL 2020/10/27

2020ko urriaren 27a

EPELk jakinarazten du egun honetan akordio bat lortu dutela Esku Pilota Enpresen Ligak, liga hori osatzen duten merkataritza-enpresek (ASPE Pilota eta Baiko Pilota) eta enpresa horietako EPEL lehiaketetan parte hartzen duten pilotariek.

Esku Pilotako Enpresen Ligak Baiko Pilotako eta Aspe Pelotako pilotariekin izandako elkarrizketen ondorioz – horiek publikoki adierazi dute Esku Pilotari Profesionalen Elkarte bat sortu eta sustatu nahi dutela –, aipatutako akordioa lortzea ahalbidetu duen egoera sortu da.

Lortutako akordioari esker, EPELk antolatutako esku pilota profesionaleko lehiaketei eragiten zien egungo gatazka eta blokeo egoera gainditzea lortu da. Gure ustez, lortutako akordioa eta horren ondorioak albiste ona dira esku pilotarentzat eta, bereziki, pilotazaleentzat.

EPELk eskerrak eman nahi dizkie Elkartearen sustatzaileak izan diren ASPE Pelota eta Baiko Pilotako pilotariei une oro erakutsi duten zentzuzko jarrera eta elkarrizketarako gogoagatik; horiek gabe, ezin izango baitzen akordio hau lortu.

Hona hemen akordioaren puntuak:

A.- Kirol-lehiaketa alderdiak:

1. EPELren konpromisoa, Elkarteari lehiaketen urteko edo sasoiko egutegiari buruzko aldez aurreko informazioa emateko, bai eta justifikatutako arrazoiengatik egutegian gerta daitezkeen aldaketei buruzko aurretiazko informazioa emateko ere.

2. EPELren konpromisoa Elkarteari arautegiari edo lehiaketa-araudiei buruzko aldez aurreko informazioa emateko: ordezkapenak, atzerapenak, lehiaketa-ereduak eta abar, EPELk sustatutako kirol-lehiaketa eta -ekitaldietan.

3. EPELren konpromisoa Elkarteari aldez aurretik informazioa emateko, EPELk sustatutako kirol-lehiaketa eta -ekitaldietan pilotariek parte hartzeko irizpideei buruz.

4. EPELren konpromisoa Elkarteari aldez aurretik informazioa emateko, araudi orokorrei buruz (diziplina, atsedenaldiak, materiala hautatzea, etab.), EPELk sustatutako kirol-lehiaketa eta -ekitaldietan.

5. EPELen konpromisoa botilleroek parte hartzeko: banakako modalitateetako partidetan (Buruz burukoa eta 4 1/2) baimenduko dira, beste enpresa bateko pilotarien aurka jokatzean, eta enpresa bakoitzeko teknikariek jardungo dute egoera horretan.

6. EPELen konpromisoa, pilotariei jaialdietara joateko gonbidapenak emateko: COVID-19aren pandemia amaitu arte, baimendutako edukiera 230 pertsonatik gorakoa denean, parte hartzen duen pilotariari 2 gonbidapen emango zaizkio, eta parte hartzen ez duen pilotariari barruti pertsonalera sartzeko pasea emango zaio, besterenezina. COVID-19aren pandemia amaitu ondoren, parte hartzen duen pilotariari 2 gonbidapen emango zaizkio, eta parte hartzen ez duen pilotariari barruti pertsonalera sartzeko pasea eta gonbidapena.

7. EPELren konpromisoa agurreko partidarako: pilotari baten kontratua amaitzean gauzatuko da, betiere une horretan amaitzen badu EPELko kirol-jarduera.

B.- Lanbidearen jardueraren alderdiak EPELren kirol-lehiaketa eta -ekitaldien esparruan:

1. Entrenamenduak egitea: enpresetako teknikariek kontrolatuko dute entrenamendua. Pilotariek bi aukeraren artean aukeratu ahal izango dute: (I) Enpresak programatutako entrenamendu fisikoetara eta entrenamendu teknikoetara joan: (II) Gutxienez bi entrenamendu fisiko saio egin pilotari bakoitzak bere kabuz, bere prestatzaile pertsonalarekin, eta, gutxienez, astean nahitaezko entrenamendu tekniko bat egin enpresarekin. Astean beste entrenamendu tekniko bat egin daiteke pilotariaren eta enpresaren artean adostuta.

2. Alderdien artean adostutako funtzionamendu-arauak edo barne-araubidea ezartzea, kirol profesionalean dagoen ohiko esparruarekin bat etorriz.

3. Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpora egindako jaialdien joan-etorriengatiko dietak: 60 euro.

4. Lan-kontratuak amaitzeagatik baja izan diren pilotari jakin batzuei kontratazio-proposamena egiteko ezohiko neurria, COVID-19ak eragindako egungo egoera ekonomiko-sanitarioaren aldian kontratua berritu ez bada. EPELren bitartekaritzarekin, bere garaian zeuden egoera ekonomikoen araberako proposamen bat planteatuko litzaieke. Pilotariak eta proposamena egiteko epemugak honako hauek izango lirateke: Josu Eskiroz (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen), Unai Laso (2021eko uztailaren 1a baino lehen), Jon Mariezkurrena (2021eko uztailaren 1a baino lehen) eta Victor Esteban (2021eko uztailaren 1a baino lehen). Kasu horietan, egitekotan, kontratua indarrean jarri baino bi hilabete lehenago burutu eta sinatuko da kontratua.

5. Soldaten murrizketa COVID garaian, COVID-19ak eragindako egungo egoera ekonomiko-sanitarioan. Murrizketa hori aipatutako aldian gertatzen den diru-sarreren murrizketaren araberakoa izango da, eta bermatuko da eragin txikiagoa izango duela soldata baxuenen kasuan, inoiz ez baita izango egungo testuinguruan gutxieneko ordainsari gisa ezartzen den atalasea edo muga baino txikiagoa.

6. Urteko gutxieneko soldata gordina: 25.000 eurotan ezartzen da, pilota-jaialdiak antolatu ohi diren hiru Autonomia-Erkidegoetako esparruetan edukieraren % 80, gutxienez, ezartzen denean.

7. Partida nagusian parte hartzeagatiko plusa: Plus horren zenbatekoa 540 euro gordinekoa izango da, eta irizpide hauen arabera ordainduko da: (I) partida nagusian parte hartzen duenari ordainduko zaio, hau da, kartelburu izan eta gutxienez bi pilotari estelaristak parte hartzen badute (1. mailakoak); (II) ez dute plus hori jasotzeko eskubiderik izango, ezta pilotari estelaristek (1.mailakoak), ezta nahiz eta estelaristak ez izan (1. kategoriakoak), beren lan-kontratuan jada jasota badute aipatutako plusa.

8. Pilotarien lan-esklusibotasuna: enpresako pilotari-multzoarekiko beheko zerrendan dagoen soldata duten pilotariei ez zaie eskatuko. 
Nolanahi ere, beste lan edo lanbide batzuk edukitzeko, teknikarien oniritzia beharko da, eta beti bermatu beharko da pilotariak normaltasunez garatu ahal izango dituela bai prestakuntza eta atsedena, bai programatutako jaialdietako partidetan parte hartzea. Enpresek jarraipen eta ebaluazioak egin ahal izango dituzte, akordio honetan kirol-jarduera profesionala beste jarduera batzuekin bateragarri egiteko ezarritako irizpideak betetzen direla egiaztatzeko.

Oharra – EPEL 2020/10/27

2020/10/27

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store