Larunbat honetan, maiatzak 10, Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV pilotalekuan Berasaluze VIII .a-Patxi Ruiz eta Leiza-Zearrak Naturgas Energia Torneoaren finala jokatuko dabe. Sailkatutako lehendabizikoak Iñigo Leiza eta Oier Zearra izan ziren. Bizkaitarrek pasa den maiatzaren 27an Bengoetxea VI.a eta Peñagarikano torneotik at utzi zituzten Larrabetzun 22 eta 16 irabazi ondoren. Bere aldetik Berasaluze VIII.ak eta Patxi Ruizek joan den larunbatean Loiun finalerako pasea lortu zuten Olaizola I.a eta Beginori 13 eta 22 irabaziz. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da Agirre-Eskudero eta Arbizu-Albizuriren arteko lehiaketarekin eta 18etatik aurrera Tele 5eko Fronton saioan ikusiko da.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA