Mariezkurrena II.ak lau urteko kontratu berria sinatu du Baikorekin

Mariezkurrena II.ak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko den lau urteko kontratu berria sinatu du Baiko Pilotarekin. Berriozarreko atzelariak azaldu duenez, “bi aldeak oso azkar iritsi gara akordiora eta oso ilusionatuta nago etapa berri honekin”

Pilotari nafarrak nabarmendu du momentu oso onean harrapatu duela kontratu honek, izan ere azken hilabeteetan CaixaBank Mastersa eta Donostia Hiria, Aste Nagusia, Bizkaia eta San Fermin Torneoak irabazi ditu.

Gaur egun, Binakako Txapelketan murgilduta dago Mariezkurrena II.a Peña II.arekin batera, eta hasierako bi partidak irabazi ondoren pozik badago ere, Mariezkurrenak asmoa azaldu du “etorkizunera begira, ditudan gabeziak hobetzen joateko”. Horretarako aukera ostegun honetan bertan izango du atzelari nafarrak, Peña II.arekin batera iazko Binakako Txapelketako finalisten aurka jokatuko baitu Bergaran.

2022/12/05

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store