Mariezkurrena II.ak eskuko mina gainditu du, eta larunbatean Buñuelen jokatuko du

Jon Mariezkurrenak eskuin eskuan zuen mina gainditu du, eta larunbatean Buñuelgo Manolo Malo pilotalekuan izango da Peña II.arekin batera, Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka jokatzeko arratsaldeko 18:00etan hasiko den pilota jaialdian.

Berriozarko atzelariak min hartu zuen eskuin eskuan urtarrilaren 2an Tolosako Beotibarren jokatutako partidan pilota bat jotzean. Eskuin eskuko ahurrean zuen tumefakzioa, hematoma eta mina sendatuta, Mariezkurrena II.a prest dago asteburu honetan hasiko den Binakako Txapelketako bigarren itzuliari ekiteko.

2023/01/10

Azken albisteak

Aurten Serie A eta Serie B izango dituen CaixaBank Mastersak markoa jarri dio 2025eko uda pilotazaleari

2025/06/16

4 1/2 San Fermin Torneoak udako denboraldiari hasiera emango dio ostiral honetan Etxarri Aranatzen, eta, ondoren, San Fermin Torneoa, CaixaBank Mastersa eta La Blanca, Aste Nagusia, Donostia Hiria eta San Mateo torneoak etorriko dira.
CaixaBank Mastersaren edizio berri honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: 7 bikote Serie A-n eta beste horrenbeste Serie B-n

Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du Oiz taldeak

2025/06/15

Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du Oiz taldeak

Oizek 2-1 irabazi dio Anbotori Larrabetzun, eta Sollube izango du aurkari abuztuaren 18an Bizkaia Frontoian jokatuko duten finalean.

Sollube taldea Bizkaia Torneoko finalera sailkatu da

2025/06/14

Sollubek 2-1 irabazi dio Kolitzari Durangon, eta abuztuaren 18an Bizkaia Frontoian jokatuko den finalean izango da.

Oiz taldea Bizkaia Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/14

Oiz taldea Bizkaia Torneoko finalerdietan izango da

Oizek hiru partidak irabazi dizkio Gorbeiari Lezaman, eta igandean finalerdiak jokatuko ditu Larrabetzun.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store