LAU EGUN ETA GERO, AGUJETAK NONAHI

Joan den larunbatean Iker Arretxeren kontrako bigarren mailako lau t´erdiko txapelketako finalaurreko ligaxkaren partidua aipatzen badiote Julen Retegiri anketan mina sortzen zaio oraindik ere. Asegarce.com-ek nahi gabe izorratu zion atzoko bazkalostekoa baina Asegarceko pilotari gazteak oso modu atseginean hartu gintuen eta gure galderei erantzun zehatzak eman zizkigun plazagizon bat balitz.

Zer moduz egin zenuen lo partiduaren ostean?
Oso gutxi, erabat nekatuta nengoen eta.

Sekulako egurra hartu zenuten …
Luzegia izan zen. Asterarte egon naiz agujetek jota.

451 pilotakada eta ordu bete baino gehiago kantxan.
Jendeak lehenengo mailako pilotari batzuek baino partida gogorragoa
egin zenutela dio.
Partidu guztiak ez dira horrela ateratzen. Holakorik berriro ere ez egitea gerta daiteke.

Eta orain Beloki II.a …
Partidu zaila. Pilotari izugarri gogor ematen dion pilotaria da. Gainera ezkertiarra da eta ni ez nago ohituta. Nere tokia kantxan aldatu behar izango dut ziurrenik.

Bukatzeko, pilotazale askok bere buruari egiten dion galdera.
Zer dela eta Retegi BI izena?
Egia esan hori nola azaldu ez dakit. Afizionatu mailan Salamanca aldean ginelako kontua da. Txantxetan hasi ziren honela esaten eta holan geratu da.

LAU EGUN ETA GERO, AGUJETAK NONAHI

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store