KOKAK ETA OTXANDORENAK TITIN III.A ETA LASA III.A GARAITU DITUZTE PRONOSTIKOAK APURTUZ

Kokak eta Otxandorenak binakako txapelketako finalzortzirenetako
lehen garaipena eskuratu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan Titin III.a eta Lasa III.a 13 eta 22 mendean hartu ondoren.
Asegarceko bikoteak partido borobila egin du batez ere Iñaki Otxandorena. Oronoz-Mugairiko pilotariak eman, eman dio pilotari eta horretaz gainera kantxako leku guztietan egon da partidu osoan zehar.
Kokak neurketa bikaina egin du. Donostiarrak 11 tantu lortu ditu jokalditan; hormabiko-dejadaz, gantxu eta paradaz.
Titin III.a bestetan baino apur bat motelago agertu da eta Lasa III.a berak duen maila eman du.

KOKAK ETA OTXANDORENAK TITIN III.A ETA LASA III.A GARAITU DITUZTE PRONOSTIKOAK APURTUZ

2019-03-22

Kokak eta Otxandorenak binakako txapelketako finalzortzirenetako
lehen garaipena eskuratu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan Titin III.a eta Lasa III.a 13 eta 22 mendean hartu ondoren.
Asegarceko bikoteak partido borobila egin du batez ere Iñaki Otxandorena. Oronoz-Mugairiko pilotariak eman, eman dio pilotari eta horretaz gainera kantxako leku guztietan egon da partidu osoan zehar.
Kokak neurketa bikaina egin du. Donostiarrak 11 tantu lortu ditu jokalditan; hormabiko-dejadaz, gantxu eta paradaz.
Titin III.a bestetan baino apur bat motelago agertu da eta Lasa III.a berak duen maila eman du.


Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store