Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriola Eibarko Astelena frontoira bertaratu dira datorren igandean elkarren aurka jokatuko duten EPELen Eskuz Banakako finalaurdenetako ligaxkako partidurako pilotak aukeratzeko.
Leitzako diren bi pilotariak gustora geratu dira Juan Mari Juaristi hautatzaileak eskainitako otarrearekin. Aipatu beharra dago bi sortak erabat ezberdinak direla.
Behin bereizketa amaituta, bi protagonistek azetariek botatako galderei erantzun dizkiete. Bengoetxea VI.a honelaxe mintzo da:
“Gustora geratu naiz materialarekin. Bi sortak ezberdinak dira baina biok nahi genuena aurkitu dugu. Nireak ederki ibiltzen dira lurretik, erritmoa emango diote partiduari eta gainera airez jokatzeko egokiak dira.
Nik kanporaketa balitz bezala jokatuko dut, galtzen duenak finalerdietan sartzeko aukera galduko duelako”.
Barriola: 106,5- 105,3 gr. Normalak eta irteerarekin.
Bengoetxea VI.a: 105-106,1 gr. Bat zakarra eta bestea arina.
Aritz Lasa eta Lemuno Tolosan
Beotibarko aukeraketan, ez da inongo pegarik izan eta profesionaletan zein Eskuz Banaka Promozio txapelketan debuta egingo duen Stephane Lemunok, albistea eman ziotenean poztasun handiak jaso zuela eta partiduaz disfrutatu eta presio gabe jokatzera irtengo dela.
Aritz Lasa: 14,9-104,3 gr.
Lemuno: 104,6-104,3 gr.