JULIAN RETEGI: “EUREK FABORITOAK DIRA BAINA GU HIL EDO BIZI IRTENGO GARA”

EPELeko binakako txapelketako finalerdiak aurrean dirala Asegarceko kirol gerentea den Julian Retegik beren bikoteek Iruñan eta Eibarren zer nolako panorama topatuko duten argi ikusten du “Aspeko bikoetak bete-betekoak dira . Bi norgehiagoketan guk garaipena lortzea zaila ikusten dut. Iruñan Titin III.a eta Barriola faborito agertzen dira baina gure bikotean Belokiren esperientziarekin kontatu behar da. Gainera Rubenek ondo jakingo du Bengoetxea VIa.ren gaztetasun oldartsua dosifikatu eta aldi batera aprobetxatzen”.

Eibarko lehia apur bar ezberdina izango da Retegiren ustez, partehartzaileak bereziak direlako “Eibarren edozein gauza gerta daiteke. Joku era ezberdinak dira Irujo eta Olaizola I.arenak. Juanek erraz bukatzen ditu tantuak eta Asierrek bere kolpe bortitzaz hausten du jokua. Atzean bi pilotariek oso maila ona eman dute txapelketan zehar agian Zearra pixka bat hobeago egon delarik. Hala eta guztiz ere neurketa honetan ere faboritotzat jotzen dut Aspeko bikotea”.

Lehia gutxi aurretik

Estadistikak begiratuta Titin III.a eta Bengoetxea VI.a behin izan dira aurrez aurre eta errioxarra atera da garaile. 2004ko Sanmateotako torneoan izan zen eta Lasa III.arekin batera Bengoetxea VI.a eta Beloki 22-18 emaitzaz mende hartu zuen Augustok.
Beloki eta Barriolak 2003-04 denboralditik hona behin bakarrik neurtu dituzte indarrak eta bertan Burlatarra gertatu zen garaile. 2004ko binakako txapelketan izan zen Iscarren jokatutako partidan eta han Olaizola II.a eta Beloki 22 eta 8az gailendu ziren Capellan eta Barriolaren kontra.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

2026/03/14

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store