Juantxo Kokak Lau eta Erdiko txapelketako finalaurdenetan jokatuko du Mikel Olazabali 22-21 irabazi eta gero Iruñeko Labriten. Kardiologo baten presentzia eskertzekoa litzatekeen donostiarrak 21-18 irabazten denetik 21-21na pasa da presioaz jota.
Lehen zatian tarte erosoa ireki du Juantxok (7-3) hormabiko dexente eginda eta piloteo luzea,Olazabalengan urduritasuna sortuz. Ondoren Aresokoak aire jokua martxan jarri du eta Asegarceko pilotariaren ratxa apurtu du.
Hala eta guztiz ere Koka berriro gora joan da (15-9) baina Mikelen sakeek markadorea estutu dute (16-14). Azken zatian donostiarrak gorrikak ikusi ditu (21-21) Olazabalek txapapera bidali duen sotamanoak garaipena eskuratu arte.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA