IÑIGO LEIZA ETA KEPA PEÑAGARIKANO ESKUZ BANAKAKO USTEKABEAK

Zalantzarik gabe Iñigo Leiza eta Kepa Peñagarikano izan dira aurtengo Eskuz Banakako Txapelketaren ustekabe handienak.
Lemoako aurrelariak Eskuz Banakako Txapelketan jokatzeko bere tokia lortu zuen 2005ko bigarren mailako Buruz Buruko Txapelketa irabaziz. Final laurdenetan Gonzalezi aurre emango dio, Goñi III.a, Barriloa eta Olaizola I.a bidean utzi ondoren.

Peñagarikano vs Irujo final laurdenetan

Kepa Peñagarikano, bere aldetik, Buruz Buruko Txapela jazteko faborito bat den Juan Martinez de Irujoren kontra arituko da Txapelketako final laurdenetan. Hau izango da, dudarik gabe, orain arte jokatu duen partiden arteko lehiaketa zailena. Beizamakoak final laurdenetara heltzeko Galarza V.a, Lasa III.a eta Xala Txapelketatik at utzi ditu eta gainera bere plaza lortzeko aurretiko partida bat jokatu zuen Iñaki Esainen kontra 19 eta 22 irabaziz.

2019-03-22

Azken albisteak

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store